XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sailkapena: A Taldea, 1. Azpitaldea, e Kategoria.

C Taldea, 4. Azpitaldea, e Kategoria.

Behin-behineko fidantza: Ez da eskatzen.

Bulegoak: Administrazio Oinarri-Arau Partikularren Plegua, Oinarri-Arau Teknikoena eta kontratua hobeto ulertzeko lagungarri izan daitezkeen gainerako elementuak, lehiatzaileek eskuragarri izango dituzteneko helbidea: Sistemas Arco, San Antonio kalea, 16. zk., Vitoria-Gasteiz.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Eskaintza Ekonomikoak, Administrazio klausula Partikularren Pleguaren eraskin gisa ageri den ereduari egokitu beharko zaizkio eta eskuz, nahiz E.K.A.ko 100. atalean ohartemandako moduz aurkeztu beharko dira Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan 1992ko uztailaren 23ko l0:00ak baino lehen.

Helbidea: Wellingtongo Dukearen Hiribidea, 2. zk., behe solairua, Vitoria-Gasteiz.

Eskaintzak jendaurrean agertaraziko dira Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Bilkura Gelan, 1992ko uztailaren 23ko 12:00etan.

Eskaintzaren bat E.KA.ko 100. atalean ohartemandako moduz jasotzen bada, eskaintzak 1992ko abuztuaren 4eko 12:00etan agertaraziko dira.

Presakotzat deklaratzea: Kontratazio Organuaren 1992ko martxoaren 2ko Erabakiz, espediente hau presaz izapidetzekoa zela deklaratu zen.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 6.

Ondare eta Kontratazio Zuzendaria,

JOSE MIGUEL GARCIA GOMEZ.